Ekonomia
Taxi-zerbitzua
Agentziak| EITB Media
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
Donostiako taxien artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Donostialdeko 10 udalerrietako 118 taxik zerbitzua eman ahal izango dute Donostian datorren astelehenetik, abenduaren 30etik, aurrera. Gipuzkoako Aldundiak Donostialdeko Erregimen bereziko Eremua (EBE) onartu ostean sartuko da indarrean neurria.
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian taxi-zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
Udalek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren onartu du neurria Aldundiak. Eremuan parte hartzen dutenek euren udalerrietan taxi-zerbitzu publikoa kaltetzen ez dela bermatzeko dokumentazioa aurkeztu behar izan dute.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak ohar bidez azaldu duenez, Aldundia abuztuaren 14an hasi zen neurri hau lantzen, baina orain aste gutxi jaso du beharrezkoa den dokumentazio guztia.
"Espero dugu Erregimen Bereziko Eremu hau indarrean sartzearekin gaur egun Gipuzkoako hiriburuan dauden taxi arazoak arinduko direla", adierazi du diputatuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa