11:40

Ekonomia

Defizita

Estatuak autonomia erkidegoetan esku hartuko ez duela esan Gobernuak

Erredakzioa

Antonio Beteta Herri Administrazioen estatu idazkariak beste elkarrizketa txanda bat hasiko du autonomia erkidegoekin.

  • Antonio Beteta, Herri Admnistrazioko estatu idazkaria.

    Antonio Beteta, Herri Admnistrazioko estatu idazkaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oraingoz Estatuak Autonomia Erkidego batean bertan ere ez duela esku hartuko adierazi du Antonio Beteta Herri Administrazioen estatu idazkariak. Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak elkarrizketa txanda hasiko du autonomia erkidego guztiekin aste honetan, doitze-planak errepasatzeko eta % 1,5eko defizit muga beteko dutela ziurtatzeko.

Betetak ez du argitu elkarrizketa txanda norekin hasiko duen, baina Ogasunaren ustez % 1,5era heltzeko arazoak izango dituenetako bat izango da. “Defizit helburua beteko dugu, ez dezala inork zalantzarik izan”, gaineratu du.

Lehenengo bilera Kataluniarekin izango den galdetuta, Antonio Betetak ukatu egin du: “Autonomien Likidezia Funtsera jo duelako, ez du esan nahi lehenengoa izango denik, ezta gutxiago ere”.

Kontuak kontu, Herri Administrazioen arduradunak Estatuak Autonomien Likidezia Funtsera jo duten autonomia erkidegoetan esku hartuko duela ukatu du.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena