Ekonomia
GARRAIO PUBLIKOA
IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren arabera, neurria "ez da hilabete batzuetarako kontua". Doakotasuna 15 urtera arte luzatzeari buruz —Espainiako Gobernuak atzo erabakitako neurria—, berriz, esan du dekretua aztertuko dutela.
Susana Garcia Chueca, gaur, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media
Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urte arteko adingabeentzako doakotasuna ezartzea garraio publikoan erabaki zuen atzo, "geratzeko" etorri den neurria. Hala baieztatu du Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarrirako sailburuak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Neurriak izan duen harrera "positiboa" nabarmendu ondoren, ziurtatu du "ez dela hilabete batzuetarako kontua". "Geratzeko etorri da, eta garraio publikoa sustatzeko eredu bati erantzuten dio", erantsi du.
Atzo jakinarazi zuten bezala, Garciak azaldu du "progresiboki" ezarriko dutela neurria, lurralde bakoitzak "agertoki ezberdina" duelako eta tokian tokiko arduradunei dagokielako egokitzapenerako erabakiak hartzea. Nolanahi ere, "denboran asko ez luzatzea da asmoa".
Bestalde, doakotasuna 15 urtera arte luzatzeari buruz —Espainiako Gobernuak atzo erabakitako neurria—, sailburuak esan du dekretua eta horren aukerak aztertuko dituela Euskadiko Garraio Agintaritzak bere hurrengo bileran, seguruenik, udaberrian.
Abiatzear den 2025erako, Mugikortasun Jasangarrirako Sailaren helburuetako bat da Barik (Bizkaia), Mugi (Gipuzkoa) eta Bat (Araba) txartelak EAEko garraiobide guztietan erabilgarri izatea. Garciaren ustez, "datorren urtean errealitate bat izango da hori".
Azkenik, 2022ko irailean garraio publikoan deskontuak ezartzen hasi zirenetik, Eusko Jaurlaritzak 42 milioi euro inguru bideratu dituela hobariotara nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa