07:39

Ekonomia

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, Olentzero eta Mari Domingi eta greba ehungintzan

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Artxiboko irudia.

    Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Deskontuak garraio publikoan: Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urte arteko adingabeentzako doakotasuna ezartzea eta garraio publikoan % 50eko deskontuak luzatzea erabaki du. Neurriak pixkanaka ezarriko dira 2025eko urtarrilaren lehen astetik otsailaren hasierara bitartean.

- Olentzero eta Mari Domingi, Bilbon: Euskal Herri osoko herri eta hirietara iritsiko dira gaur Olentzero eta Mari Domingi. Donostiara 12:00etan helduko dira, Urumea ibaitik barrena; Gasteizen, berriz, 18:00etatik aurrera euskal mitologiak hartuko ditu kaleak; eta Iruñean ere, 18:00etatik aurrea kalez kale ibliko dira Olentzero eta Mari Domingi.

- Greba ehungintzan: Bigarren greba eguna dute gaur ehungintzako sektoreko langileek. Lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute. ELAk deituta, Bilbon 10:30ean egingo dute manifestazioa, Moyua plazatik abiatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena