Ekonomia
Ekarpen legea
Erredakzioa
Javier de Andres ahaldun nagusiaren hitzetan, lurraldeetako ogasun sailek Jaurlaritzari egiten dioten ekarpenaren banaketa ''ez da bidezkoa'' arabarrentzat.
Javier de Andres eta Jose Zurita. EITB
Albisteak (1)
Arabako Foru Aldundiak Ekarpen Legea aldatzea eskatu du, bertako agintarien ustez, lurraldeetako ogasun sailek Jaurlaritzari egiten dizkioten ekarpenen banaketa ez baita ''bidezkoa'' arabarrentzat.
Javier de Andres ahaldun nagusiak eta Jose Zurita Ogasun diputatuak agerraldia egin dute, hilabete honetan egingo duten Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan legea aldatu dadin eskatzeko.
Zuritak azaldu duenez, Arabak 4.638 euroko ekarpena egiten du biztanleko, eta Bizkaiak, aldiz, 3.805 eurokoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan ekarpena 4.000 eurokoa da, biztanleko.
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, ekarpenak kalkulatzeko erabiltzen den formulan bi datu hartzen dira oinarri gisa: lurralde bakoitzeko BPGa (% 70) eta ''ahalegin fiskala'' (% 30).
De Andresen hitzetan, ''diru gehien biltzen duenak diru gutxiago du bere lurraldearentzat'', eta ''bidezkoa ez den egoera'' eragiten du horrek. Horren harira, Araba biltzen duena baino gehiago ematen aritzea salatu du ahaldun nagusiak.
Horren aurrean, BPGaren esparruan berrikuspena egitea eskatu du De Andresek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa