07:11

Ekonomia

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, 2024ko balantzea eta Olentzero eta Mari Domingi Bilbon

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Renferen Donostiako geltokia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

    Renferen Donostiako geltokia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Deskontuak garraio publikoan: Espainiako Gobernuak urteko azken Ministro Kontseilua egingo du astelehen honetan, eta neurri ekonomiko sorta onartzea espero da bertan. Hala nola enpresa energetikoei ezarritako zerga 2025 luzatzea, garraio publikorako hobarien luzatzea eta pentsioak igotzea.

- 2024ko balantzea egingo du Pradalesek: Asteroko Gobernu Kontseiluaren (aste honetan astelehenera aurreratu dute) ondoren, Imanol Pradales lehendakariak agerraldia egingo du hedabideen aurrean, 2024ko balantzea egiteko. Ajuria Enean egingo du agerraldia, 11:30etik aurrera.

- Olentzero eta Mari Domingi, Bilbon: Olentzero eta Mari Domingi Bilbora itzuliko dira astelehen honetan, urtero bezala Kalejiran parte hartzera. Moyua plazatik abiatuko dira 18:00etan bi protagonistak eta haien lagun guztiak. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena