Ekonomia
Lan-gatazka
agentziak | eitb media
PESA zenaren plantillak horixe erabaki du enpresaren azken proposamena jaso ostean. Ekialdebusek, berriz, bertan behera utzi ditu lanuzteak, Aldundiak eskaeretako batzuk onartu ostean.
Avanzako langileen protesta, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Avanza (PESA zena) autobus konpainiako langileek astebururako iragarrita zituzten grebekin jarraitzea erabaki zuten ostiralean, zuzendaritzak egindako azken proposamena "nahikoa ez" zela iritzita, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.
"Akordiotik urrun, enpresaren azken proposamena errefusatu dute langileen % 64k, eta horrek agerian uzten du urtarriletik aurrera gogortu egin daitezkeela mobilizazioak", gaineratu du sindikatuak.
Langileen aldarrikapen nagusien artean daude KPI baino soldata igoera handiagoa, urteko eta eguneko lanaldiak murriztea, errelebo-kontratuak betikotzea eta autobusak hobetzea.
Langileek elkarretaratzea egin zuten ostiralean Bilboko autobus geltokian, gaur Donostia zeharkatuko dute eguerdian, eta asteazkenean manifestazioa egingo dute Arrasaten.
Ekialdebusen greba, bertan behera
Bestalde, Oarsoaldean eta Bidasoaldean (Gipuzkoa) zerbitzua eskaintzen duen Ekialdebus enpresak bertan behera utzi ditu abenduaren 21erako, 22rako, 24rako, 25erako, 31rako eta urtarrilaren 1erako deitutako lanuzteak, Aldundiak sindikatuen eskaeretako batzuk onartu ostean.
LABek azaldu duenez, Ekialdebusek eta Aldundiak azken egunotan egin dituzten bilera batzuetan iritsi da adostasuna.
Ibilbideak osatzeko denbora luzatzea, autobus kopurua handitzea eta joan-etorriak ugaritzea izan dira hobekuntzetako batzuk, LABek nabarmendu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa