18:25

Ekonomia

Mugikortasuna

Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan deskontuak mantenduko ditu datorren urtean

Agentziak | EITB MEDIA

Astelehenerako deitu du Garraio Agintaritza, gainerako operadoreei hobariekin bat egiteko prest dauden galdetzeko.

  • Euskotrenen Zumaiako geralekua. Argazkia: EITB MEDIA

    Euskotrenen Zumaiako geralekua. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Susana Garcia Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak ostiral honetan iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo die Euskotrenen garraioan hobariei, eta jakinarazi du EAEko Garraio Agintaritza deitu duela astelehenerako. Bilkura horretan, EAEko gainerako garraio-operadoreei jakinaraziko die Jaurlaritzaren asmoa zein den, eta galdetuko die ea prest dauden % 50eko hobariekin bat egiteko, bai eta 12 urtetik beherakoentzako doakotasunarekin bat egiteko ere.

Espainiako Gobernuak garraio publikoaren deskontuak beste sei hilabetez luzatuko dituela iragarri ostean, sailburuak "oso positibotzat" jo du neurri hori, "garraio publikoaren erabilera areagotzeko" eta "autoak errepideetatik ateratzeko eta, modu eraginkorragoan, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko" lagungarri dela uste baitu.

Azaldu duenez, behin Espainiako Gobernuak neurri horiek jasotzen dituen Errege Lege Dekretua onartuta, aztertu egingo dituzte, eta aurreratu du datorren asteleheneko bileran partekatuko dituztela gainerako operadoreekin "zer neurri onartu diren eta nola ezarriko diren".

Sailburuak adierazi du EAEn hobariak % 50ean mantenduko direla, orain arte bezala, hau da: % 30 Espainiako Gobernuak emango du, % 10 Eusko Jaurlaritzari dagokio eta gainerako % 10a operadoreei.

12 urte arteko adingabeentzako garraioaren doakotasunari dagokionez, haien "konpromisoa" dela eta horri eutsiko diotela azpimarratu du sailburuak. "Datorren urtean, urtarrilean, ahal dugun azkarren, hainbat egokitzapen egin behar ditugulako", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena