14:20

Ekonomia

EAE-KO AURREKONTUAK

2025erako aurrekontuak onartzeak Jaurlaritzari egonkortasuna emango diola nabarmendu du D'anjou sailburuak

AGENTZIAK | EITB Media

Eusko Jaurlaritzaren datorren urterako aurrekontuak behin betiko onartu ditu Eusko Legebiltzarrak, gobernua sostengatzen duten alderdien babesarekin soilik. Ogasun eta Finantza sailburuaren arabera, hazkunde ekonomikoa eta herritarren ongizatea bultzatzeko "bermea" izango dira aurrekontuak.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nöel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuaren arabera, datorren urterako aurrekontu berriak izateak gobernuaren egonkortasuna bermatuko du, eta, aldi berean, hazkunde ekonomikoa eta herritarren ongizatea bultzatzeko bide emango du.

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuak behin betiko onartu ditu, EAJren eta PSE-EEren botoekin soilik. Gaurko osoko bilkuraren osteko prentsaurrekoan d'Anjou sailburuak azpimarratu duenez, aurrekontu proiektua "anbizio handikoa, arduratsua eta zorrotza da". "Gaurko eta biharko Euskadi eraikitzeko aurrekontu ausarta da", gaineratu du.

Azkenean, ez da ezustekorik izan eta oposizioko talde guztiek aurka bozkatu dute. Halaber, denek EAJk eta PSE-EEk negoziatzeko erakutsitako borondate falta eta "erantzunik eza" salatu dute.

D'Anjou sailburuak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritza aurrekontuen inguruko akordioa zabaltzen ahalegindu bada ere, azkenean ez da posible izan. Dena den, oposizioaren hainbat proposamen zuzenketa partzialen bitartez gehitu dituztela azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena