Ekonomia
INDUSTRIA
EITB MEDIA
Industria sailburuak esan duenez, Eusko Jaurlaritza enpresari nola lagundu aztertzen ari da, besteak beste, eskariak indartuta. "Noski, EAEn parke eoliko berriak nola egin daitezkeen aztertzeko ordua da", nabarmendu du.
Mikel Jauregi, gaur, hedabideen aurrean. Argazkia: EITB Media
Siemens Gamesaren lan-erregulazioko espedienteak EAEn gehienez ere 50 langileri eragingo diela baieztatu du Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak. Enpresaren egoerari buruz "itxaropentsu" agertu da, eta uste du "beheraldia koiunturala" dela.
Atzo enpresak baieztatu zuenez, Siemens Gamesak 430 langiletik 255era murriztu du lan-erregulazioko espedientearen eragina Espainiako Estatuan. Zuzendaritzak sindikatuen ordezkaritzari atzo jakinarazi zion murrizketa.
Aldi baterako beste lan-erregulazio espediente bat ere proposatu du enpresak, konpainiaren beste atal batzuetan (aire sorgailuen negozioak), eta horrek, besteak beste, Asteasuko eta Zamudioko plantetan izango du eragina: aurreikusten da lantegi horietako 215 langileri eragingo diela aldi baterako espedienteak (denera, 360 langileri).
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, sailburuak onartu du "kezkatuta" daudela Siemens Gamesaren egoerarekin, eta horrek "enpleguan izango duen inpaktuarekin". Nolanahi ere, nabarmendu du energia eolikoaren alorrean Europa mailan punta-puntako enpresa dela eta orain bizi duen beheraldiari aurre egiteko gai izango dela.
Industria sailburuak esan duenez, Eusko Jaurlaritza enpresari nola lagundu aztertzen ari da, besteak beste, eskariak indartuta. "Noski, EAEn parke eoliko berriak nola egin daitezkeen aztertzeko ordua da", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa