Itxi

Ekonomia

HEGALDIAK

Bilbo eta Basilea artean hegaldi zuzenak egongo dira 2025eko ekainetik aurrera

EITB Media

Astean bi hegaldi izango dira ekainetik aurrera. Ez da azken aldian iragarritako konexio bakarra, Bilboko Aireportutik Cork (Irlanda), Stockholm (Suedia), Kopenhage (Danimarka) eta New Yorkera joateko aukera izango baita datorren urtean.

  • Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

    Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Easyjet kostu txikiko hegazkin konpainiak Bilbo eta Basilea —Suitzako hiriburutik 100 kilometro iparraldera dagoen hiria— arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu datorren urteko ekainetik aurrera eta uda osoan zehar.

Bilboko Aireportuak jakitera eman duenez, astean bi hegaldi izango dira ekainetik aurrera: ekaina erdialdera arte, astelehenetan eta ostiraletan; data horretatik aurrera, berriz, asteartetan eta ostiraletan.

Lotura berriak harrera ona badu, konpainiak ez du baztertzen 2025eko neguan ere hegaldiak mantentzea.

Konpainiak 186 eserleku eskainiko ditu hegaldi bakoitzean.

Ez da azken aldian iragarritako konexio bakarra, Bilboko Aireportutik Cork (Irlanda), Stockholm (Suedia), Kopenhage (Danimarka), eta New Yorkera joateko aukera izango baita datorren urtean.