Ekonomia
INDUSTRIA
EITB MEDIA
EITB Mediak baieztatu duenez, Hego Euskal Herrian, Asteasuko lantegian izango du eraginik handiena: 200 langilek baino gehiagok egiten dute lan bertan eta horien % 80 ingururi eragingo lioke espedienteak. Zamudioko plantan ere eragina izango du, baina txikiagoa.
Siemens Gamesaren Zamudioko plantaren artxiboko dirudia.
Siemens Gamesaren zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazio espedientea abian jartzea proposatu zien atzo sindikatuei, eta aurreakordioa itxi zuten bi aldeek. Orain, langileek batzarretan berretsi beharko dute ordezkariek bileran adostutakoa.
Neurriak 360 langileri eragingo lioke, eta urte eta erdiz izango litzateke indarrean, nahiz eta malgutasuna aurreikusten den, epeari dagokionez. Hego Euskal Herrian, batez ere, Asteasuko plantan izango luke eragina: 200 langilek baino gehiagok egiten dute lan bertan eta horien % 80 ingururi erangingo lioke. Zamudioko plantan ere eragina izango du, baina txikiagoa.
Alemaniako konpainiak hilabeteak daramatza aire sorgailuen negozioak eragindako galerak pairatzen. Lurreko plataformen turbinetan izandako matxuren ondorioz, hainbat eskaera bertan behera utzi behar izan dituzte. Arrazoi hori jarri du, besteak beste, enpresak mahai gainean espedientea martxan jartzeko.
Iragarritako espedienteak, Hego Euskal Herritik kanpora, Burgoseko lantegietako plantilletan izango luke eragina. Enpresako iturriek jakinarazi dutenez, kaltetutako langileen langabezia sariak osatzea da euren asmoa, soldataren % 85eraino.
Alemaniako konpainiak denera 3.000 langile inguru ditu EAEko eta Nafarroako plantetan: Zamudion, Mungian, Asteasun, Sarrigurenen eta Arazurin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa