Ekonomia
Merkataritza arloko epaitegia
EITB Media
Konkurtso-administratzailea PKF Attest konpainia izango da, Sestaon Naval ontziolaren itxiera gidatu zuen enpresa bera. Balenciagaren hartzekodunek hilabete dute orain alegazioak aurkezteko.
Manifestazioa Zumaian (Gipuzkoa), Balenciaga ontziola ixtearen aurka. Argazkia: Euskadi Irratia
Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak Balenciaga ontziola hartzekodunen konkurtsoan ofizialki sartzea erabaki du gaur, Radio Euskadik baieztatu duenez. Administratzaile batek konpainia ikuskatuko du orain. Inbertitzaile baten bila dabiltza, ontziola salbatzeko.
Horrela, merkataritza arloko epaitegiak ebatzi du Balenciaga ontziola konkurtsoan sartu dela ofizialki. Radio Euskadik eskuratu duen ebazpenean, jabeei enpresaren egunerokoa kudeatzen jarraitzeko aukera ematen zaio, baina konkurtso-administratzaile batek gainbegiratuta, PKF Attest enpresak, hain zuzen.
PKF Attest Sestaoko Naval ontziolaren itxiera kudeatu zuen enpresa bera da. Balenciaga ontziolaren hartzekodunek 37 milioi euroko zorra dute, eta orain hilabete dute alegazioak aurkezteko.
Ontziolak aurrera jarraitu ahal izateko, zorraren zati bat ordainduko duen inbertitzaile bat agertu beharko litzateke, epaileak onartzen duen bideragarritasun egitasmo batekin. Bazkide hori bilatzen ari dira, Ekonomia Ministerioari berregituraketari betoa ez jartzeko eskatzen zaion bitartean.
Asteazken honetan, ontziolako beharginek elkarretaratzea egingo dute berriro Espainiako Gobernuak Donostian duen Azpiordezkaritzaren aurrean, eta ostegunean, Zumaian, ontziolak iraun dezan irtenbidea bilatu nahi duen erakunde arteko mahaia batzartuko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa