10:34

Ekonomia

ETXEBIZITZA

Etxebizitzen salerosketa % 69 hazi zen urrian EAEn, eta % 13 Nafarroan, iazko urriarekin alderatuta

AGENTZIAK | EITB Media

Urrian 2.517 salerosketa egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta 697, berriz, Nafarroan. Espainian, ordea, 69.418 operazio izan dira; azken 17 urte eta erdian izandako zifrarik altuena.

  • Etxebizitza berriak eraikitzen, Bilbon

    Etxebizitza berriak eraikitzen, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxebizitzen salerosketa % 69,7 hazi zen urrian Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2023ko hilabete beraren aldean, interes tasen beherakadak hipoteken prezioak merkatu dituen honetan.

Salerosketak gehien hazi diren laugarren autonomia erkidegoa da EAE Espainiako Estatuan, eta Nafarroan hazi dira gutxien, % 13,8.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera, 2.517 salerosketa egin ziren urrian EAEn, eta horietako 1.940 bigarren eskuko etxebizitzak izan ziren (duela urtebete baino % 52,63 gehiago). Bestalde, 577 etxebizitza berri saldu ziren, iazko urrian baino % 172,16 gehiago.

2.517 salerosketa horietatik 2.248 etxebizitza libreak ziren, eta 269, babestuak.

Nafarroan 697 operazio zenbatu zituzten urrian, aurreko urteko urrian baino % 13,8 gehiago.

Espainian, berriz, 69.418 operazio izan dira, azken 17 urte eta erdian izandako zifrarik altuena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena