Ekonomia
INFLAZIOA
EITB MEDIA
KPIa % 2,9ra igo da azaroan EAEn eta % 2,1era Nafarroan, argindarraren eta erregaien garestitzeagatik
Urte arteko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB Media
Azaroan, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du, eta urte arteko tasa % 2,9an gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 2,1ean Nafarroan, argindarraren eta erregaien garestitzeak eraginda.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera, urte arteko tasak sei hamarren egin du gora EAEn —% 2,3tik % 2,9ra— eta hiru hamarren —% 1,8tik % 2,1era— Nafarroan.
EAEn prezioak % 0,2 igo dira aurreko hilaren aldean, eta hamarren bat merkatu dira, berriz, Nafarroan.
Urtea hasi zenetik, prezioak % 3 garestitu dira EAEn, eta % 2,2 egin dute gora Nafarroan.
Elikagaiak eta edariak % 3 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 2, Nafarroan, hurrenez hurren, hamarren bat eta lau hamarren behera eginda.
Gipuzkoak izan du urte arteko inflaziorik handiena azaroan (% 3,2), Bizkaiaren (% 2,9) eta Arabaren (% 2,3) gainetik. Otsailetik martxora, prezioak % 0,2 garestitu dira Gipuzkoan, % 0,3 Bizkaian eta % 0,3 Araban.
Espainian, KPIa urte arteko % 2,4ra igo da azaroan, aurreko hilean baino sei hamarren gehiago; elikagaien inflazioa, berriz, bi hamarren murriztu da, % 1,7ra arte.
Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat jaitsi da azaroan, % 2,4raino.
Pentsioak
Kotizaziopeko pentsioak eta klase pasiboenak % 2,8 igoko dira 2025ean. 2024an, kotizaziopeko pentsioen balioa % 3,8 handitu zen, batez besteko inflazioa handiagoa izan zelako; 2023an, berriz, % 8,5ekoa izan zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa