14:35

Ekonomia

INBERTSIOA

Osakidetzak 360 profesionalekin indartuko du Lehen Mailako Arreta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Halaber, 120 milioi inbertituko ditu osasun zentroetan, eta betetzeko zailak diren lanpostuetarako lan-eskaintza publiko baterako deialdia egingo du, lehiaketa bidez.

  • Osasun zentroa

    Osasun zentroa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hurrengo hilabeteetan, Osakidetzak langile kopurua handituko du, eta 358 lanpostu sortuko ditu Lehen Mailako Arreta indartzeko. Guztira, 120 milioi euroko inbertsioak egingo dira 2025 eta 2030 artean, osasun-zentroak sortzeko eta daudenak hobetzeko.

Neurri horiek ostegun honetan iragarri ditu Alberto Martinez Osasun sailburuak, Gasteizen, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak herritarrei ematen dien asistentzia eta funtzionamendua hobetzeko jarduera-programa baten baitan.

Hurrengo hilabeteetan amaituko da Osasun Sailak eta Osakidetzak bultzatutako Lehen Mailako Arretako Estrategiarekin hasitako plantilla-hazkundearen hedapen osoa, eta 358 plaza gehituko dira.

Osakidetzak langile kopurua handitzeko azterketa bat egingo du, zerbitzu eta unitate guztiak behar bezala betetzen direla bermatzeko. Ildo horretan, Lan-eskaintza publiko bat egingo da lehiaketa bidez, familia-medikuentzako eta pediatriako medikuentzako lehen mailako arretaren eremuan betetzen zailak diren lanpostuetarako, Euskadiko Aurrekontuen Lege berrian xedapen gehigarri bidez gaitua.

Era berean, bost urteko epean, Osakidetzak praktika aurreratuko 63 erizain eta ospitale-loturako 25 profesional izango ditu.

Bestalde, 2025-2030 azpiegitura planak lehen mailako arreta zentro berriak aurreikusten ditu Araban (Gasteizko Alde Zaharrean eta Laudion), Bizkaian (Boluetan, Bilbon, Arrigorriagan eta Urdulizen), eta Gipuzkoan (Txomin Enean, Donostian, Irun erdialdean, Oñaurren, Elgoibarren eta Lazkaon). Jarduera horietarako 67,4 milioi euroko aurrekontua aurreikusi dute.

Era berean, 14,8 milioi euro bideratuko dira jada existitzen diren Lehen Mailako Arretako zentroak handitzera: San Inazio (Bilbo) eta Sondika. Santutxuko (Bilbo) eta Bergarako Lehen Mailako Arretako zentroak osorik birgaitzeko zazpi milioi euro inbertituko dituzte.

Kopuru horri 22,5 milioi gehituko zaizkio, dauden zentroetan erreforma partzialak egiteko. Osakidetzak bederatzi milioi euro inbertituko ditu ekipamenduak hobetzeko.

Bestalde, osasun arreta publikoaren eraldaketa digitala bultzatzeko, gaixoa ahalduntzeko eta herritarrei zerbitzu seguruak eta baliodunak emateko, 75 milioi euro inbertituko dira sistema berrietan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena