13:53

Ekonomia

ENPLEGUA

Industria Lege berriak dirulaguntzak itzultzera behartuko ditu ekoizpena deslokalizatzen duten enpresak

AGENTZIAK | EITB Media

Gainera, jarduera beste toki batera eraman nahi dutenek bederatzi hilabeteko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dute. Ministroen Kontseiluak Industria eta Autonomia Estrategikorako lege-proiektua onartu du, iaz PSOEk EH Bildurekin eta Unidas Podemosekin adostutakoaren ildotik.

  • Industria arloko enpresa bat

    Industria arloko enpresa bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak deslokalizazioaren aurkako neurriak gogortuko ditu dirulaguntza publikoa jaso duten industria-enpresak errotzea eta enplegua bermatzeko.

Ministroen Kontseiluak Industria eta Autonomia Estrategikorako lege proiektua onartu du, iaz PSOEk EH Bildurekin eta Unidas Podemosekin adostutakoaren ildotik. Oskar Matute EH Bilduren diputatua sare sozialetan pozik mintzatu da enpresen deslokalizazioa geldiarazteko neurriak indarrean sartuko direlako.

Lege proiektuaren arabera, azken bost urteetan 3 milioi eurotik gorako dirulaguntza publikoak jaso dituzten enpresek jarduerari eutsi beharko diote lege testuak ezarritako epean. Hiru urteren buruan jardueraren % 65 murriztea edo 500 lanpostu gutxitzea erabakitzen duten enpresa txiki eta ertainek laguntza publikoak itzuli beharko dituzte. Enpresa handien kasuan, gutxienez bost urteko konpromisoa izan beharko dute.

Gainera, jarduera beste toki batera eraman nahi duen enpresa orok bederatzi hilabeteko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dio Espainiako Gobernuari.

Erabakiaren berri izan ostean, Espainiako Gobernuak kasu bakoitzean berridustrializazio mahaia osatuko du erabakia iraularazteko edo, ezin bada, gaitasun industrialari eusteko aukera guztiak bermatzeko.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Jordi Hereu Industria eta Turismo ministroak azpimarratu duenez, lege testuak "modernizazioa, segurtasuna, ziurtasuna" emango dizkio sektoreari.

Azaldu duenez, Industria lege berriaren beste helburu nagusiak berrindustrializazioa sustatzea eta autonomia estrategikoa bermatzea dira.

Pilar Alegria Espainiako Gobernuaren bozeramaileak, bere aldetik, azpimarratu du Industria lege berriak 32 urteren ondoren paradigma-aldaketa ekarriko duela.

Ministro Kontseiluak lege proiektua onartu ostean, legearen tramitazioa hasiko da Espainiako Diputatuen Kongresuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena