09:53

Ekonomia

HEGALDIAK

Bilboko Aireportuak beste helmuga batera hegaldi zuzena izango du 2025ean: Cork (Irlanda)

Agentziak | EITB Media

Hegaldiak asteazken, ostiral eta igandeetan izango dira, apiriletik hasita, urrira arte. Cork Irlandako bigarren hiri jendetsuena da, Dublinen ondotik, eta uharteko hirugarren populatuena, Belfasten atzetik.

  • Hegazkin bat Bilboko Aireportuko pistan.

    Hegazkin bat Bilboko Aireportuko pistan. Artxiboko argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aer Lingus konpainiak Bilbo eta Cork (Irlanda) lotuko ditu datorren urtean —denboraldia udaberrian hasiko da, berez— Bilboko Aireportuko ibilbideen garapenerako batzordeak gaur ohar bidez jakinarazi duenez.

Hiru hegaldi izango dira astero (asteazken, ostiral eta igande), apiriletik urrira bitarte. A320 motako hegazkinek (174 jesarleku) emango dute zerbitzua.

Cork Irlandako bigarren hiri jendetsuena da, Dublinen ondotik, eta uharteko hirugarren populatuena, hiriburuaren eta Belfasten atzetik.

Udari begira, hainbat ibilbide berri izango ditu Loiuko aireportuak: Stockholmera (Suedia) bi hegaldi izango dira astean; bi, Kopenhagera (Danimarka) eta hiru, New Yorkera (AEB).

Aireportua sustatzeko asmoz, aire konpainien eta EAEko administrazio publikoen artean zubi lanak egiten dituen erakundea da Bilboko Aireportuko ibilbideen garapenerako batzordea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena