Ekonomia
Maltako bilera
Erredakzioa
Espainiak, Frantziak, Italiak eta Portugalek egin dute eskaera, baina Alemaniak dagoeneko data ez dela bideragarria adierazi du.
Bilera Maltan. EFE
Espainiak, Frantziak, Italiak eta Portugalek azken Europako Batzarrean adostutakoa betetzeko eskatu diete Europako beste kideei, eta banketxeen ikuskapen bateratua urtarrilerako martxan jartzea eskatu dute, nahiz eta Alemaniak dagoeneko data hori ez dela bideragarria aurreratu duen.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, François Hollande Frantziakoak, Mario Monti Italiako lehen ministroak eta Pedro Passos Coelho Portugalekoak euroguneko krisitik ateratzeko eta merkatuen espekulazioarekin amaitzeko neurriak hartzeko eskatu diote Europar Batasunari. Maltan bildu dira Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzarreko presidentearekin batera.
Ohar baten bitartez Espainiak adierazi duenez, urriaren 18an eta 19an Bruselan egingo duten datorren Batzarrean, "2013ko urtarrilerako prest egongo litzatekeen banketxeen ikuskapen sistema europar bateratua egiteko bidea erraztea" eskatuko dute.
"Europa gehiago nahi dugu, eta Europak aurrera egitea, erabakiak hartzea eta batez ere, lehenbailehen egitea", adierazi du Rajoyk bilera baino lehen.
Alemaniak dagoeneko errezeloa adierazi du, baina Rajoyren iritziz, urtarrilerako egin daiteke "nahia baldin badago".
Ikuskapen sistema hori martxan jartzea ezinbesteko baldintza da behin betiko erreskate funtsak zuzenean dirua banketxeei eman ahal izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa