Ekonomia
garraio publikoa
EITB MEDIA
Arabako garraio publikoak milioi bat erabiltzaile berri baino gehiago lortzeko helburua du Aldundiak onartu duen bigarren Mugikortasun planak. Hamar urteko epean % 36 haziko da, besteak beste, Arababus zerbitzua.
Foto de archivo: Alavabus
Arabako Foru Aldundiak Mugikortasun Iraunkorreko bigarren Plana onartu du astelehen honetan. Arabako garraio publikoak milioi bat erabiltzaile berri baino gehiago lortzeko helburua du Aldundiak onartu berri duen planak, eta hamar urteko epean % 36 haztea aurreikusten da, besteak beste, Arababus zerbitzua: plaza gehiago izango ditu eta maizago emango da zerbitzua, gainera, 6:00etatik 23:00etara ordutegia jarraitua izango da.
Gainera, gune nagusiak ospitaleetara, ikastetxeetara eta tren eta autobus geltokietara ibilgailu-aldaketa bakarrarekin lotzea bermatu nahi da.
Gasteiz eta inguruko herriak asteburuetan eta jaiegun bezperatan lotuko dituen gaueko zerbitzua da berritasun nagusietako bat, Jon Nogales Mugikortasun diputatuak azaldu duenez.
Horrez gain, lantegietara autobusez joateko erraztasunak ematea ere nahi du planak. Enpresekin elkarlanean, Gasteizko industrialdeetara zerbitzu bereziak jartzea aztertuko du Aldundiak, bai eta enpresei laguntzak ematea ere.
Hogeita hamar neurri eta jarduera-proposamen baino gehiago biltzen ditu Arabako Bigarren Mugikortasun plan honek, eta 68 milioi euroko inbertsioa eskatuko du horretarako. Planaren helburua da mugikortasun sistema unibertsala, inklusiboa, jasangarria, efizientea eta segurua lortzea, emisioak % 50 murrizteko.
Dokumentu estrategiko honen helburua da ibilbide laburreko ohiko joan-etorrietarako bizikletaren erabilera sustatzen jarraitzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa