Ekonomia
Polemika
Erredakzioa
Batzar Nagusiek BEZaren igoera baliozkotzea baztertu zuten arren, Aldundiak argitu du egungo legediak ez duela baimentzen BEZaren igoera ez ezartzea.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. EFE
Rajoyren Gobernuak onartutako BEZaren igoera Gipuzkoan ere ezarriko dela argitu du bertako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Batzar Nagusiek igoera baliozkotzea baztertu arren.
Bildu agintean duen Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bat kaleratu du, zalantza argituz. Bertan jasotzen denez, egungo legediak ez du baimentzen BEZaren igoera ez ezartzea, eta, beraz, Gipuzkoako Batzar Nagusien erabakiak ez du ondorio juridikorik.
Polemika joan den irailaren 19an piztu zen. Orduan, BEZaren igoera baliozkotzea baztertu zuten Batzar Nagusiek. Helena Franco Ogasun diputatuak berak biharamunean onartu zuen ez zutela argi zein BEZ mota ezarri behar zuten, eta ''juristei galdetu behar'' zietela esan zuen.
Egoera argitzeko, egungo legedia biltzen duen Foru Agindu bat kaleratu du Aldundiak. Legedi horrek ez du baimentzen BEZaren igoera ez ezartzea.
Aldundiak uste du egoerak agerian uzten duela fiskalitate mailan Euskadin eta Nafarroan gaitasun mugatua dagoela, eta ''eskumen falta agerikoa'' dela. Horrek ''politika propio eta progresistak indarrean jartzeko baldintzak'' ezartzen ditu, Bilduko ordezkarien esanetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa