Ekonomia
Barne Produktu Gordina
EITB MEDIA
Zerbitzuek eta Eraikuntzak izan dute bilakaera onena, % 2,2 eta % 1,5 igota; Industriak hazkunde apala izan du (% 0,7). Enplegu datuak positiboak dira, iazko epe berarekin alderatuta, % 1,6 hazi baita, eta 15.795 lanpostu sortu.
Zerbitzuen sektoreak % 2,2ko hazkundea izan du azken hiruhilekoan. EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) % 1,8 egin du gora hirugarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta.
Behin betiko datuok urrian egindako estimazioak bi hamarren hobetu dituzte. Izan ere, Eustatek % 1,6ko hazkundea iragarri zuen.
Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, aldiz, txikiagoa da igoera, % 0,5ekoa.
Sektoreka, Zerbitzuak eta Eraikuntza hazi dira gehien, urte arteko tasan % 2,2ko eta % 1,5eko igoerak erregistratuta, hurrenez hurren. Industria sektoreak apenas egin du gora (% 0,7ko hazkundea). Ifrentzuan, behera egin du Lehen Sektoreak (% 1,3).
Enpleguari dagokionez, bilakaera ona izan du, eta iazko hirugarren hiruhilekoan baino % 1,6 gehiago hazi da. Guztira, 15.795 lanpostu garbi gehiago sortu dira urteko azken txanpa honetan. Urriko estimazioak berretsi dituzte datuok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa