Ekonomia
EITB Data
EITB Media
Espainiako Estatuan saltzen diren bigarren eskuko autoen erdiek baino gehiagok diesel motorra daukate. Aitzitik, % 7,5 soilik dira "berdeak" edo gutxi kutsatzen dutenak.
Irudia: EITB Media.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan saltzen den ibilgailu berri bakoitzeko bigarren eskuko 3 edo 4 saltzen dira. 2023an, esate baterako, bigarren eskuko salmentak 99.584 izan ziren, eta matrikulazio berriak, aldiz, 31.581. Hain zuzen ere, bigarren eskuko autoen salmenta Estatuan baino ugariagoa da gure artean, han auto berri bakoitzeko erabilitako bi saltzen baitira.
Mota horretako autoen alde egiteko arrazoien artean aipatzen dira bigarren eskuko plataformetarako irisgarritasuna eta prezioa. Hala ere, Estatuko batez besteko prezio altuenetakoa daukagu EAEn, 23.000 eurokoa. Estatuko batez besteko salneurria 18.900 eurokoa da eta Nafarroan, ostera, merkexeago daude bigarren eskuko autoak: 18.000 euroko batez besteko prezioa dute.
Erabilitako ibilgailuen salerosketen kasuan oso gutxi dira "auto berdeak edo garbiak" deiturikoak (elektrikoak, hibridoak, hidrogenoarekin edo gas naturalarekin dabiltzanak eta PGLak). Diesel motordun ibilgailuak salerosten dira gehien.
Irudia: EITB Media
Autoen antzinatasunari dagokionean, nahiko auto zaharrak ditugu Nafarroan eta EAEn: batez beste, 15,2 eta 14,5 urtekoak, hurrenez hurren.
Estatuan txikiagoa da batez besteko antzinatasuna (14,2 urte). Alabaina, beste erkidego askotan gainditzen dute hemengo antzinatasuna: Gaztela eta Leon (16,1 urte), Galizia (15,9 urte) eta Extremadura (15,9 urte).
Kontrara, Madril da ibilgailu-parke gazteena duen erkidegoa (11,5 urte).
Saltokiak eta tailerrak
EAEn eta Nafarroan 3.480 auto-konponketako tailer eta saltoki daude guztira eta 18.000 langilek baino gehiagok egiten du lan horietan.
Azken urteetan, merkatuak behera egin du. Oro har, 2023ko ibilgailuen salerosketari buruzko datuak 2022koak baino hobeak badira ere, 2019koekin alderatuta, % 30,6 gutxiago saldu zen. Ildo beretik, enpresen kopuruak ere behera egin du; sarea % 13,5 murriztu da EAEn eta % 6,2 Nafarroan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa