Ekonomia
Nekazaritza
EITB MEDIA
Maria Ubarretxena bozeramaileak aurreratu du erabakia, baina zehaztu Amaia Barredok zuzentzen duen Sailak emango dituela azalpenak.
Guardiako mahasti batzuk. Argazkia: Igor Arizmendiarreta.
Eusko Jaurlaritzak ez du Auzitegi Gorenera joko 'Arabako Mahastiak' sor-marka atzera bota zuen epaiaren auzian. EAEko Auzitegi Nagusiak Arabako ardoek marka berria izan zezaten baztertu zuen, eta Errioxako sor-markari arrazoia eman zion.
Jaurlaritzak ez bezala, Arabako Errioxako Ardogileen Elkarteak (ABRA) kasazio helegitea aurkeztea onartu zuen. Erabaki horri "errespetua" adierazi dio Maria Ubarretxena Jaurlaritzaren bozeramaileak. Hain justu, Ubarretxena izan da erabakiaren berri eman duena, gobernu bileraren osteko agerraldian.
Arrazoiez galdetuta, eledunak zehaztu du Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak berak emango dituela azalpenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa