Ekonomia
LANA
EITB Media
Azken hilabeteko goranzko joera hautsi du, horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoak. Foru Erkidegoan, berriz, langabeziak gora egiten duen bosgarren hilabetea da honakoa. Nolanahi ere, Gizarte Segurantzaren afiliazioak bilakaera positiboa izan du bi erkidegoetan.
Langile bat, Gasteizko okindegi batean. Argazkia: EFE
Azaroko langabezia datuek bilakaera ezberdina izan dute Hego Euskal Herrian. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), behera egin du langabe kopuruak, eta 603 pertsona gutxiago zenbatuta, azken hilabeteko joera irauli da. Nafarroak, aldiz, bosgarren hilabetea du goranzko joerarekin, eta 95 pertsona gehiago geratu dira lan barik (aurreko hilabetearekin alderatuta, igoera apala izan da, dena den).
Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 138.077 pertsona daude lan barik.
Iazko epe berarekin alderatuta ere, kontrako bilakaera izan dute bi erkidegoek. EAEn, jaitsi egin da langabezia (258 langabe gutxiago, % -0,24), eta Nafarroan, igo (23 langabe gehiago, % 0,08).
Lurraldeka, Arabak eman du datu onena: langabeziak % 1,02 egin du behera, urriarekin alderatuta. Ondoren datoz Gipuzkoa (% 0,59) eta Bizkaia ( % 0,4). Ifrentzuan, Nafarroak % 0,32ko igoera izan du.
Dena dela, Gizarte Segurantzaren afiliazioak bilakaera positiboa izan du bi erkidegoetan, 2.000 pertsonatik gorako igoerekin —2.138 gehiago, EAEn, eta 2.461 gehiago, Nafarroan—. Hori horrela, milioi bat pertsona pasatxo (1.022.898) daude afiliatuta EAEn; Nafarroan, 312.156.
Espainiako Estatuari dagokionez, behera egin du langabeziak (16.036 pertsona gutxiago, % 0,62). Hala, gaur-gaurkoz 2.586.018 pertsona daude lan barik, 2007ko azarotik kopururik txikiena.
Balorazioak
Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusio sailburuordeak langabeziaren jaitsieraren eta afiliazioaren marka historikoa nabarmendu ditu. Horren ustez, nazioarteko ziurgabetasuna gorabehera, EAEko ehun ekonomikoak "dinamismoa erakusten jarraitzen du, aurreikuspen ekonomiko onekin".
Bestalde, Txerra Garcia de Eulate Nafarroako Gobernuko Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendariak azaldu duenez, langabeziaren igoera apala "ohikoa" da azaroan, eta aurtengoa aurreko urteetakoa baino txikiagoa izan da. Hori horrela, nabarmendu duenez, enplegua "egonkor" mantendu da azken hilabetean. Afiliazio datuek ere "hazkunde sendoa" erakutsi dute, horren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa