08:11

Ekonomia

ENPRESAK

Glovoren sortzaileak ikertu gisa deklaratuko du gaur autonomo faltsuen eredua dela eta

Agentziak | EITB Media

Langileen eskubideen kontrako delituak egotzita, Fiskaltzak salaketa aurkeztu zuen janari banaketa enpresaren kontra. Eredua aldatu eta langileak kontratatuko dituela iragarri eta biharamunean deklaratuko du Oscar Pierre zuzendari exekutiboak.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oscar Pierre Glovoren sortzaile eta zuzendari exekutiboak (CEO, ingelesez) ikertu gisa deklaratuko du gaur Bartzelonako 31. zenbakiko Instrukzio Epaitegian, autonomo faltsuak erabiltzeagatik Fiskaltzak salaketa jarri dio eta.

Hain justu, autonomo faltsuen eredua atzean utzi eta soldatapeko banatzaileak kontratatuko dituela iragarri eta biharamunean deklaratuko du Pierrek. 

Zigor auzia ikerketa fasean dago, eta Fiskaltzaren salaketa du iturri. Langileen eskubideen kontrako delitua egotzi dio Ministerio Publikoak, baita kontratazioan iruzurrak egitea ere. Delituongatik 6 urte arteko kartzela zigorra eta 12 hilabeteko isuna ezar lizkiokete konpainiari. 

CGT sindikatuak atzo iragarri zuenez, auzira bertaratu da "lan eskubideak eta duintasuna urratzen dituzte abusuzko eta iruzurrezko praktikei azkena emateko".

Sindikatu horren arabera, aurrez baziren janari banaketa enpresei beharginekin lan harremana edukitzera behartzen zituzten epaiak, baina horiei entzungor egin die Glovo konpainiak, "eta langileak autonomo egitera behartzen ditu". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena