Ekonomia
ENPRESAK
AGENTZIAK | EITB Media
Oscar Pierre Glovoren zuzendari exekutiboak Bartzelonako epaitegian deklaratu bezperan iragarri du eredu aldaketa janari banaketa enpresak.
Glovoko banatzaile bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Glovo enpresak eredu aldaketa iragarri du Espainian, eta, ondorioz, autonomo faltsuen eredua atzean utzi eta soldatapeko banatzaileak kontratatuko ditu.
Gaur goizean janari banaketak enpresak azaldu duenez, eredu aldaketak gaur egun Espainian zerbitzua ematen duen herri eta hirietan (900 inguru) izango du eragina.
Glovok zabaldu duen informazioaren arabera, orain arteko moduan eutsi egingo dio erabiltzaileen eta jatetxeen eta establezimenduen artean lan egiteko moduari.
Halaber, konpainiak eragile sozialekin elkarrizketa mahai bat abiatuko du aldaketa berme guztiekin eta adostasun zabalarekin gauzatzeko.
Oscar Pierre Glovoren zuzendari exekutiboak Bartzelonako epaitegian deklaratuko du, hain zuzen ere, astearte honetan, langileen eskubideen aurkako delitua leporatuta.
Fiskaltzak Oscar Pierreren aurka jarritako salaketa baten ondotik abiatu zuen ikerketa, urte honetan bertan, Bartzelonako 31. Instrukzio Epaitegiak.
Ministerio Publikoaren salaketaren arabera, Glovok langileen eskubideak urratzen ditu. Halaber, Ministerioak gogora ekarrik du Auzitegi Gorenak ez ezik beste epaitegi batzuek ere enpresaren eta langileen arteko harreman laborala aitortu dutela.
Espainiako Gobernuak 2021ean onartu zuen plataforma digitalen banatzaileei kontratua egitera behartzen duen 'rider' legea. Glovo enpresak legea urratzen jarraitu du, eta Gobernuak epaitegietara jo du, araua betearaztera bultzatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa