Itxi

Ekonomia

EAE-KO AURREKONTUAK

D'Anjou, EH Bildurekin irekitako aurrekontuen negoziazioari buruz: "Negoziazioa beste fase batean sartu da"

EITB Media

Nöel d' Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, EH Bilduk hasieran "oso urruneko" planteamenduak bazituen ere, baina pixkanaka-pixkanaka aurrekontu proiektura eta gobernuaren politiketara "gerturatu" da.

  • Nöel d' Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, artxiboko irud batean

    Nöel d' Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, artxiboko irud batean. EFE

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak zehaztu duenez, gaur-gaurkoz ez dago EH Bildurekin aurrekontuen inguruko akordiorik, baina erantsi du negoziazioa "beste fase batean" sartu dela, eta hitz egiten jarraituko dutela biek.

Gaur, ostiralarekin, bukatu da 2025erako EAEko aurrekontu proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko epea, eta EH Bilduk halakorik aurkeztuko ez duela jakinarazi du.

Prentsa aurrera azaldu da D'Anjou negoziazioen nondik norakoak azaltzeko. Sailburua pozik azaldu da osoko zuzenketak "Eusko Legebiltzarren % 10ari" bakarrik dagozkiolako (Sumarrek eta PPk duten ordezkaritzari erreferentzia eginda).

Koalizio subiranistari buruz, sailburuak adierazi du EH Bilduk "oso urruneko planteamenduak" izan zituela hasieran, baina gobernuaren "politiketara gerturatu" omen da orain.

Hala, aurrerantzean, "diskrezioa" galdegin du Ogasun eta Finantza sailburuak negoziatzen jarraitzeko.

"EH Bilduk urrats bat eman behar du, baina asko dago egiteko oraindik", erantsi du.   

Negoziazioetan murgilduta egon diren beste bi alderdiak ere hizpide izan ditu sailburuak. PPri buruz esan du ez dutela "negoziatzeko borondaterik" erakutsi. Sumarren harira, D'Anjouk uste du "zio politikoengatik eta interes ideologikoagatik" utzi zutela negoziazio mahaia.