08:34

Ekonomia

HAUTESKUNDEAK OSAKIDETZAN

SATSEk irabazi ditu Osakidetzako hauteskundeak, 89 ordezkari lortuta, eta ELAk bigarren tokiari eutsi dio

I.G. | EITB MEDIA

SATSE sindikatuak irabazi ditu Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Guztira 89 ordezkari lortu ditu eta, hortaz, lehen indar izaten jarraituko du. Azken hauteskundeetan baino 11 ordezkari gehiago lortu ditu. ELAk, berriz, bigarren tokiari eutsi dio, eta 81 ordezkari izango ditu.

  • EITB MEDIA

    EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

SATSE sindikatuak irabazi ditu Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Guztira 89 ordezkari lortu ditu eta, hortaz, lehen indar izaten jarraituko du. Azken hauteskundeetan baino 11 ordezkari gehiago lortu ditu. ELAk, berriz, bigarren tokiari eutsi dio, eta 81 ordezkari izango ditu, orain 11 urte egindako hauteskundeetan baino 7 gehiago.

Nabarmen atzerago, LABek 44 ordezkari izango ditu, aurreko hauteskundeetan baino bi gehiago; eta 34na dituzte Medikuen Sindikatuak (SME, gazteleraz) eta UGTk.

UGT da igoera handiena izan duena, 12 ordezkari gehiago lortuta, eta CCOO, ordezkaritza galdu duen bakarra: 29 izango ditu, bi gutxiago. Jarraian ESK 27rekin, 9 irabazita; eta azkena, Erizain Laguntzaileen Batasun Sindikala (USAE), 23 ordezkarirekin.

Atzoko bozetan, duela 11 urteko azken hauteskundeetan baino 45 ordezkari gehiago hautatu dituzte: 361 guztira. 

Lehen balorazioak

SATSEk "garaipen ukaezin"tzat jo ditu lortutako emaitzak, "erizainen, fisioterapeuten eta beste profesionalen artean" duen lidergoa berresten dutela nabarmenduta. Amaia Mayor SATSE Euskadiko idazkari nagusiaren iritzian, "gaur jasotako konfiantza inoiz baino indar gehiagorekin lan egiteko bultzada ematen digu".

Erizainen ordezkariak hauteskunde kanpainan egindako aldarrikapenak lortzeko lanean jarraituko duela azpimarratu du. Besteak beste, "Osakidetzaren etorkizuneko osasun ereduan erizain eta fisioterapeutek paper garrantzitsua izatea bermatzea", zuzendaritza taldeetan txertatuta. Gainera, euren potentzial profesionala garatzeko preskripzio gidak eskatzen jarraituko dute. Azkenik, langileen egonkortasuna galdegingo dute: "Errotazio altuak eta egiturazko behargin faltak ezin dute herritarrek merezi duten osasun arreta baldintzatu", adierazi du. 

ELAren iritzian, emaitzok "korporatiboa ez den lehen sindikatu gisa kontsolidatu" dute, eta hainbat langile batzordetan eta Gorlizko eta Santa Marinako erietxeetan lortutako garaipenak nabarmendu ditu. Esther Saavedrak zuzentzen duen arlo sektorialaren arabera, "Osakidetza agenda publiko eta politikoan kokatzea lortu duen kontrabotere-sindikalismoari babesa" eman diote langileek. 

Defendatu duenez, Osasun Zerbitzu Publikoak dituen "arazo larriak" konpontzeko "ezinbestekoa" da plantilla osoaren lan-baldintzak hobetzea, kategoria edozein dela ere. 
Horretarako, inbertsioa handitu behar da, eta Osakidetzako Mahai Sektoriala edukiz hornitu behar da, eta "ez foro paraleloak sortu, hala nola Osasun Ituna, mahai horrek gaia tronkalak jorratzen ez dituen bitartean". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena