10:24

Ekonomia

Aurrekontuak

PPk Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025eko aurrekontuak babestuko ditu

AGENTZIAK | EITB Media

Alderdi Popularrak Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak azaldu duenez, Gipuzkoak aurrekontu berriak izatea ahalbideratuko dute Bizkaia baino "egoera txarragoan" gera ez dadin.

  • Mikel Lezama eta Jorge Mota PPren Gipuzkoako batzarkideak, gaur, prentsaurrekoan

    Mikel Lezama eta Jorge Mota PPren Gipuzkoako batzarkideak, gaur, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPk Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025erako aurrekontuak babestuko dituela iragarri du, "zintzotasunez eta arduragatik". Alderdi Popularrak Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen Mikel Lezama bozeramaileak azaldu duenez, lurraldeak aurrekontu berriak izatea ahalbideratuko dute Bizkaia baino "egoera txarragoan" gera ez dadin. 

Mikel Lezama PPren Gipuzkoako batzarkide eta bozeramaileak eta Jorge Mota batzarkideak gaur goizean egin duten prentsaurrekoak adierazi dutenez, aurrekontu berririk ez izateak lurraldean izango lituzkeen ondorioak aztertu ostean erabaki dute alderdi politikoen arteko "lehia" ezin dela oztopo izan Gipuzkoak "aurrera" egiteko.

Hori dela eta, PPk Gipuzkoako foru aurrekontuak onartuko ditu, nahiz eta ez den PPk egingo zukeen aurrekontua. Ildo horretan, hainbat zuzenketa aurkeztu ditu.

Aurrekontu proiektuan hainbat ekimen sartzea lortu duela nabarmendu du Alderdi Popularrak, tartean, plan pilotu bat pertsona migratzaileak erregularizatzeko, formatzeko eta Gipuzkoan integratzeko.

Gauzak horrela, EAJk eta PSE-EEk gutxiengoan agintzen duen foru gobernuak legegintzaldiko lehen aurrekontuak onartu ahalko ditu; izan ere, iaz, 2023koak luzatu behar izan zituzte, babes falta zela eta.

Aurrekontuen inguruko bozketa datorren abenduaren 20ko osoko bilkuran egingo da, Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzaren 2025eko aurrekontuak negoziatzen jarraitzen du

PPk Gipuzkoako aurrekontuei babesa emango diela iragarri izanak ez du eraginik izango Eusko Jaurlaritzak 2025eko aurrekontuen inguruan EH Bildurekin zabalik duen negoziazio prozesuan. EH Bilduko iturrien arabera, goizean zehar beste bilera bat egingo dute Eusko Legebiltzarrean, eta batzar horretan akordioa lortzea espero dute.

Koalizioaren esanetan, "gezurra da" EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako hirugarren proposamenean fiskalitatea gehitu izana, eta gezurtatu dute gaur goizean Nöel d'Anjou Finantza eta Ogasun sailburuak esandakoa. Are gehiago, akordioa errazteko puntu hori erretiratu egin zutela nabarmendu du koalizioak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena