09:29

Ekonomia

INFLAZIOA

Pentsio kontributiboak % 2,8 inguru igoko dira 2025ean, 500 euro baino gehiago urtebetean

AGENTZIAK | EITB Media

Balio-handitze horrek, gutxi gorabehera, urtean, batez beste, 600 euro gehiago ekarriko dizkie erretiro-pentsioa duten pertsonei, eta sistemaren batez besteko pentsioak 500 euro inguru igoko dira urtebetean.

  • Hainbat pertsona eserita. Argazkia: Sabino de Bilbao Atxa.

    Hainbat pertsona eserita. Argazkia: Sabino de Bilbao Atxa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pentsio kontributiboak % 2,8 inguru igoko dira 2025ean, pentsioak erreformatzeko legean jasotako errebalorizazio-formularen arabera. Lege horretan, urtebeteko batez besteko KPIa hartzen da kontuan (iazko abendutik oraingo ekitaldiko azarora arte), Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Espainiako Estatistika Institutuak azaroko KPIaren datu aurreratua argitaratu du asteazken honetan (% 2,4); beraz, 2025ean pentsio kontributiboen balioa zenbat handituko den aurreratu daiteke, aurreko hamabi hilabeteetako batez bestekoa eginez, kasu honetan 2022ko abendua eta 2023ko azaroa bitartean.

Kalkulu hori % 2,8koa da, eta, beraz, kotizaziopeko pentsioak ehuneko horren inguruan igoko dira datorren urtean.

Edonola ere, Ministerioak gogorarazi du azaroko KPIaren behin betiko datua ezagutu arte itxaron beharko dela (INEk datorren abenduaren 13an argitaratuko du) 2025eko pentsioen igoeraren portzentaje zehatza baieztatzeko, nahiz eta KPIaren behin betiko datuak apenas aldatu ohi diren, hamarren bat bada, akaso.

Balio-handitze horrek, gutxi gorabehera, urtean, batez beste, 600 euro gehiago ekarriko dizkie erretiro-pentsioa duten pertsonei, eta sistemaren batez besteko pentsioak 500 euro inguru igoko dira urtebetean.

Igoera horrek mesede egingo die 10,3 milioi pentsio kontributibo jasotzen dituzten ia 9,3 milioi pertsonari, baita Espainiako Estatuko Klase Pasiboen Erregimenari dagozkion 720.148 pentsiori ere, horiek ere % 2,8 inguru igoko baitira.

Hilean 1.441 euroko pentsioa jasotzen duen pentsiodun batek (2024ko erretiro-pentsioarekin bat datorrena) 1.481,35 euroko pentsioa jasoko du hilero 2025ean, hau da, urtean 564,87 euro gehiago jasoko ditu.
 
 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena