Ekonomia
Etxebizitza krisia
Agentziak | EITB Media
Horrek esan nahi du salneurria % 1 igo dela aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 4,6 urte batetik bestera. Gipuzkoan ere metro koadroko prezioak gora egin du, baina gutxiago, % 0,5 uztailetik irailera.
Etxebizitzak Donostian. Artxiboko argazkia: Luis Dadebat Imaz
Donostiako etxebizitzaren metro koadroaren batez besteko prezioa berriro igo da aurtengo hirugarren hiruhilekoan, 5.613 eurora iritsi arte, hau da, % 1 aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 4,6 iazko igoerarekin konparatuta. Beraz, inoizko etxebizitza garestiena dute Gipuzkoako hiriburuan.
Lurralde historiko osoan, metro karratuko prezioak ere gora egin du, baina gutxiago, % 0,5 uztailetik irailera, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urtebeteko tasak, gainera, % 2,2 egin du gora, eta 3.496 euroko batez bestekoan kokatu da. 2010etik mailak goia jo du.
Hauek dira Higiezinen Jabetzako Eragileen Gipuzkoako Elkargo Ofizialak 2024ko hirugarren hiruhilekoan etxebizitzaren merkatuari buruz egindako txostenaren ondorio nagusiak. Jose Luis Polo Elkargoko presidenteak, Luis Fabra zuzendariak eta Mikel Urkola Sabadell bankuko arduradunak aurkeztu dituzte gaur, prentsaurreko batean.
Higiezinen negozioari dagokionez, Gipuzkoan hirugarren hiruhilekoan 1.971 salerosketa izan dira —bigarren eskuko 1.760 etxe eta 211 berri—, hau da, aurreko hiru hilabeteekin alderatuta % 31,6ko igoera eta iazko aldi horretan baino % 8,5 gehiago.
Donostiako hiriburuan 489 salerosketa zenbatu ziren uztailetik irailera, hau da, % 44,7ko eta % 20,4ko igoerak izan ziren hiruhileko guztietan, hurrenez hurren, 2023ko aldi beraren aldean.
Polok eta Fabrak inflazioaren moderazioari eta interes-tasen jaitsierari egotzi diote merkatuaren susperraldia; izan ere, hirugarren hiruhilekoaren amaieran Euriborra % 2,94n kokatu zen, eta bigarren hiruhilekoaren bukaeran % 3,65ean izan zen.
Alokairu garestiena Donostian ere
Bestalde, merkatu librean etxebizitza bat alokatzeak batez beste 754,3 euro balio du hilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baina alde handiak daude eremuen arabera; izan ere, 2.500 biztanletik beherako herrietan batez besteko errenta 606 eurokoa da, eta hiriburuetan 911,3 eurokoa.
Urteko bigarren hiruhilekoari dagokion 'Alokairu merkatuaren estatistika' txostenaren arabera (Etxebizitzaren Euskal Behatokiak argitaratu du gaur), EAEn, ekainaren 30ean, etxebizitza libreak alokatzeko 344 kontratu zeuden erregistratuta.
Etxebizitza horien % 14,1 Araban daude (11.609 fidantza). Gipuzkoan % 36,1 eta 29.711 kontratu daude, eta Bizkaian alokatutako pisuen % 49,8, hau da, 41.024 fidantza.
Bigarren hiruhilekoan eratutako kontratuen batez besteko zenbatekoa 807,2 eurokoa izan zen, hau da, 2023ko aldi berean baino % 4,6 gehiago (771,5 euro).
Hiriburuetan, Gasteizen 9.630 etxebizitza daude alokatuta, eta batez besteko errenta 713,4 eurokoa da hilean. Bilbon 15.426 alokairu-kontratu daude, eta hileko 829 euroko batez besteko errenta dute. Donostian, alokatutako etxebizitza libreak 9.461 dira, eta batez besteko prezioa 1.000 eurotik gorakoa da; zehazki, 1005,6koa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa