08:29

Ekonomia

KRISIA

Boschek 5.500 langile kaleratuko ditu, gehienak Alemanian, eta ez du espero Espainiako Estatuan eragina izatea

agentziak | eitb media

Konpainiaren arabera, ibilgailu elektrikoen eskari txikiak eta Txinaren lehiakortasunak Europako automobilgintzaren sektorearen krisia handitu dutelako hartu dute neurria.

  • Boschen ibilgailu autonomoaren proiektua. Argazkia: Bosch

    Boschen ibilgailu autonomoaren proiektua. Argazkia: Bosch

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bosch Alemaniako konpainiak iragarri du 5.500 langile kaleratuko dituela taldearen mugikortasun sektorean, ibilgailu elektrikoen eskari txikiak eta Txinaren lehiakortasunak Europako automobilgintzaren sektorearen krisia handitu dutelako.

"Ez dugu espero Cross-Domain Computingek iragarritako neurriek Espainian eragina izatea, horrek ez duelako ordezkaritzarik herrialde horretan", argitu dute konpainiako iturrietatik.

Kaleratze gehienak (3.500) 2027ko amaierarako eginak izatea espero dute, erdiak Alemanian, ibilgailu autonomoen softwarearen unitatean.

Gainera, taldearen negozio nagusian ere eragin nabarmena izango du neurriak Alemanian; izan ere, Schwabisch Gmund lantegian 2027 eta 2032 artean 1.300 langile kaleratuko dituzte, plantilla osoaren herena.

Era berean, 750 langile gehiago kaleratuko dituzte Hildesheimen, elektromugikortasunerako osagaiak egiten dituen lantegian. Kaleratze gehientsuenak 2026aren amaierarako egingo dituzte bertan. 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena