Ekonomia
2012ko txosten ekonomikoa
Erredakzioa
Adegi enpresarien elkarteak egindako kalkuluen arabera, BPGa % 1,2 jaitsiko da, eta, horregatik, Euskadin enplegua eta hazkundea sustatzeko akordioa eskatu du.
Pello Gibelalde Adegiko presidentea. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Euskadin enplegua eta hazkundea sustatzeko akordioaren beharraz hitz egin du gaur goizean Donostian, 7.000 lanpostu galduko direla eta BPGa % 1,2 jaitsiko dela aurreikusten baitu elkarteak. Halaber, 2013an ere barne produktu gordina jaistea espero du, eta baliteke 2014an hazkunde apala izatea. Beraz, “sakrifizioa eta ahalegin handiko urteak izango dira”, Adegiren esanetan.
Txosten ekonomikoa aurkezteko prentsaurrekoa egin du Adegik, eta Pello Gibelalde presidenteak Gipuzkoan atzeraldia nabarmentzen ari dela azpimarratu du, kargua hartu osteko bere lehen agerraldian.
Abuztura bitartean Gipuzkoan kotizatzen zuten 500 enpresa desagertu dira, ia aurreko bi urteetan bezainbeste.
“Enpresariak babesteko” eskatu du Adegik, eta baita hazkundea eta enplegua sustatzeko akordio zabal bat ere. Halaber, finantza sistemari kreditu aukerak handitze aldera lan egiteko eskatu dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa