Ekonomia
KONTSUMO
Naiara Ballesteros | eitb media
Bertako merkataritza sustatzeko ekimen honek 261.000 kontsumitzaile baino gehiago erakarri ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gertuko ekonomia indartzeko tresna eraginkor bihurtu da.
Azken Bono Dendaren ezaugarrien laburpena. EITB Media.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatutako Euskadi Bono Denda programaren bosgarren edizioak harrera ezin hobea lortu du. Kanpaina azaroaren 15ean hasi zenetik, Euskadin eskuragarri dauden bonuen % 75 erabili dira. Hau da, 261.000 bonu baino gehiago trukatu dira, banatu diren 350.000 bonuetatik.
Lurraldez lurralde aztertuta, kontsumo-maila ere esanguratsua da: Araban % 74 trukatu da (38.700 bonu), Bizkaian beste % 74 (134.300 bonu) eta Gipuzkoan % 76 (88.200 bonu).
Ekimenaren helburua tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea da, 30 eurotik gorako erosketetan 10 euroko deskontu zuzena eginez, establezimenduan bertan aplika daitekeena. Edizio honetarako 3,5 milioi euro bideratu dira, eta 5.300 denda eta hurbileko zerbitzu baino gehiago gehitu zaizkio programari.
Parte hartzen duten establezimenduen artean, tokiko dendak ez ezik, ile-apaindegiak, edertasun-institutuak, garbitegiak, tindategiak, argazki-, fotokopia- eta markogintza-zerbitzuak eta konponketa-tailerrak ere sartzen dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa