Itxi

Ekonomia

ITXIERA

Zumaiako Balenciaga ontziola, hartzekodunen konkurtsora

EITB Media

Enpresak erabakia jakinarazi die bart langileei.

  • Balenciaga ontziola, Zumaian. Argazkia: EFE

    Balenciaga ontziola, Zumaian. Argazkia: EFE

Zumaiako Balenciaga ontziolak hartzekodunen konkurtsora joko du, finantzazioa bermatu behar zuen berregituraketa planak porrot eginda, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.

Ontziolak bart jakinarazi die erabakia langileei.

Duela hilabete, Merkataritza arloko 1. epaitegiak oniritzia eman zion zorra berregituratzeko planari, baina atzera bota du hartzekodunetako bat zen Espainiako Ekonomia Ministerioaren menpeko den Cofides sozietate publiko-pribatuak.

Azken hilabeteetan lanean aritu dira enpresaren hainbat aktibo saldu eta diru horrekin adostuta zeuden bi ontzi eraikitzeko. Ahalegin guztiek porrot egin dute, ordea, eta enpresa erosiko duen inbertsore bat aurkitu ezean, ontziola historikoak ez du bere jardunarekin jarraituko.

Gaur egun, 71 langile ditu Zumaiako ontziolak, baina ontzi bat eraikitzen ari direnean ehunka lanpostu sortzen ditu.