Ekonomia
OSASUN GARRAIOA
EITB Media
Sanir eta Ambulancias Baztan Bidasoa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eta Ambulancias Gipuzkoak ordezkatuko dute, beraz, Kataluniako La Pau kooperatiba.
Anbulantzia bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia
La Pau konpainiak Araban eta Bizkaian osasun garraio-zerbitzua emateari utziko dio aste honetan, eta datorren astelehenetik aurrera (azaroak 25) Sanir eta Ambulancias Baztan Bidasoa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eta Ambulancias Gipuzkoak ordezkatuko dute.
Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, Osasun Sailak larrialdiko kontratazio prozedura baten bitartez izapidetu ditu anbulantzien zerbitzuak Bizkaian eta Araban (urgentziazkoak, konbentzionalak eta garraio kolektibokoak).
Sanir Movilidad Sanitaria eta Ambulancias Baztan Bidasoak osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak Bizkanb markarekin emango du zerbitzua Bizkaian. Ambulancias Gipuzkoak, berriz, Gipuzkoan ez ezik Araban ere emango du zerbitzua, kasu horretan, Araba Anbulantziak markarekin.
Gauzak horrela, La Pau konpainiak Araban eta Bizkaian osasun garraio-zerbitzua emateari utziko dio, atzemandako huts-egiteen ondorioz.
La Pau enpresari neurri administratiboak eta zigor ekonomikoak ezarri ondoren, pasa den urriaren 22an Osasun Sailak eta kooperatiba katalanak akordioa lortu zuten azaroaren 30a baino lehen "irteera ordenatua" egiteko.
Osasun-garraioa ez da etengo, hortaz, eta zerbitzua uneoro bermatuko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa