Ekonomia
Automozioa
EITB MEDIA
Iazko azaroan onartu zuten plana, hainbat sindikaturen babesarekin. Erabaki horren helburu nagusia, diotenez, enpleguari eustea da.
Mercedes Benzen lantegia Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Automobilgintzaren sektoreak ez du bere garairik onena bizi, eta Gasteizko Mercedes Benzen lantegia horren isla argia da. 2025erako lan-programa berria onartu zuten iazko azaroan, hainbat murrizketarekin.
Zuzendaritzak proposatuta, 2024an hasi ziren 2025erako egutegia prestatzen, murrizketak kontuan hartuta, eta duela lau hilabete onartu zuten plana, hainbat sindikaturen babesarekin. Erabaki horren helburu nagusia, diotenez, enpleguari eustea da. Hala ere, aldaketa nabarmenak izango dira: orain arte egunean hiru txanda egiten ziren; hemendik aurrera, ordea, bederatzi orduko bi txanda izango dituzte.
Langileek urtarrilaren 13an ekin zioten lanari, eta bihar, martxoak 3, hasiko dira egutegi berria aplikatzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar