Ekonomia
Lan-istripu ez-traumatikoa
Agentziak | EITB Media
LABek gogorarazi du, aurreko ekitaldiko ezbehar txostenaren arabera, lan-istripuen ondoriozko heriotzen % 33 ez-traumatikotzat jotzen direla, eta kopuru hori % 75era iristen dela garraiolarien kasuan.
Astelehenean, Irunen (Gipuzkoa), 56 urteko garraiolari lesakar bat, Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea, bihotzekoak jota hil zela gaur salatu du LABek. Ondorioz, sektore horretan hamaika behargin hil dira aurten Euskal Herrian, 2023an baino gehiago, hamar hildako izan baitziren.
Sindikatu abertzaleak gogorarazi duenez, joan den ekitaldiko ezbehar txostenaren arabera, lan-istripuek eragindako heriotzen % 33 ez-traumatikotzat jotzen dira, eta kopuru hori % 75era iristen da garraiolarien kasuan.
"Horrek adierazten du garraiolarien lan-baldintzek eragin zuzena dutela bihotzekoetan, sektorea gero eta prekarioagoa delako", adierazi du LABek, eta deia egin du kamioilari nafarraren heriotza salatzeko deituko diren mobilizazioetan parte hartzeko.
Prekarietatearekin eta patronalaren inpunitatearekin amaitzeko beharra nabarmendu du sindikatuak. "Erakundeek ezin dute beste aldera begiratzen jarraitu, bestela gertatutakoaren konplize izango dira", gaineratu du LABek.
Sindikatu abertzaleak azpimarratu duenez, garraio-sektoreko lan-baldintzak "oso eskasak dira: lanaldi luzeak, estresa, presioa, garraioagatik ordaintzen den lansari baxua, lan-baldintzen ondorioz osasuntsu elikatzeko zailtasunak, adinaren eragina".
Horregatik, "garraioaren sektorean gertatzen diren lan-istripu gehienak ekidin" daitezkeela uste du, eta horretarako "borondate politikoa baino ez da behar garraiolarien lan-eskubideak bermatu eta errespetatuko dituzten neurriak jartzeko, baita erakunde publiko eta enpresa guztien inplikazioa bermatzeko ere".
¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿, ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ #prekaritateahiltzailea
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) November 12, 2024
¿¿ Atzo, 56 urteko J.R.M.M. lesakarra hil zen Irunen, kamioia kargatzen ari zela
¿ https://t.co/8OKEHeC5pm pic.twitter.com/FP0TIw9nkA
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa