Ekonomia
BALANTZEA
Agentziak | EITB Media
Hirugarren hiruhilekoaren amaieran konpainiaren zor garbia 5.532 milioi euroraino hazi da, eta likidezia, berriz, 9.528 milioi eurokoa izan da.
Repsolen gasolindegi bat Bilbon, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Repsol enpresak 1.792 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urtarriletik irailera, iazko epe berean baino % 36 gutxiago, petrolio gordinaren eta gasaren prezioak behera egin baitu, eta, ondorioz, irabazi marjinak txikiagoak izan dira.
Energia konpainia handiak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari gaur jakinarazi dionez (CNMV, gazteleraz), negozio bolumena 2.684 milioi eurokoa izan da, 2023ko epe berean baino 30 gutxiago (3.816 milioi euro).
Halaber, irailera arte mozkin gordin operatiboa (Ebitda) % 22,6 hazi da —5.565 milioi euroraino—. Ebitda adierazle ekonomikoa da, interesak, zergak, balio-galera eta amortizazioak aintzat hartu aurretik enpresaren emaitzak erakusten dituena.
Europan erreferentzia den Brent upelaren prezioak gorabehera handiak izan ditu urteko hirugarren hiruhilekoan eta 82,8 dolarrean saldu da, batez beste.
Era berean, elektrizitatearen prezioa aurreko urtean baino % 43 merkeagoa izan da.
Bestalde, hirugarren hiruhilekoaren amaieran konpainiaren zor garbia 5.532 milioi euroraino hazi da, eta likideziari begiratuta, berriz, 9.528 milioi eurokoa izan da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa