Itxi

Ekonomia

Lan istripua

Abanton motor bat konpontzen zauritutako langilea hil egin da

Agentziak | EITB Media

Ezbeharra urriaren 17an gertatu zen El Campillo industriagunean, Viuda de Sainz eraikuntza enpresaren taillerretan. ELAk lan heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunerako.

Abanton (Bizkaia) duela bi aste izandako lan ezbehar batean zauritutako langilea hil egin da, ELAk ohar bidez jakinarazi duenez. Behargina Gurutzetako Ospitalean egon da ingresatuta, eta bertan hil da. 

Sindikatuaren arabera, 52 urteko gizonezkoa da zendutakoa. Bizkaiko udalerriko El Campillo industriagunean jazo zen istripua, urriaren 17an, Viuda de Sainz eraikuntza enpresako instalazioetan. 

Argitu gabeko arrazoiak tarteko, begian inpaktua jaso zuen langileak hondeatzaile baten motorra konpontzen ari zela

ELAk EAEko "istripu tasa altua" salatu du, bereziki eraikuntza alorrean. Sindikatuaren ustez, "enpresek behin eta berriz, modu orokortuan, urratzen dituzte prebentzio eta babes neurri oinarrizkoenak". 

Horren harira, Jaurlaritzari kontuak eskatu dizkio, eta "lege urraketei aurre egiteko beharrezko neurriak" jartzeko galdegin dio. 

Sindikatuak lan heriotza hori salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunerako (Askobik Bilbon duen egoitzaren aurrean).