Ekonomia
Merkataritza
EITB Media
Aurtengo kanpainak 3,5 milioi euroko partida du. Herritarrek 30 euroko balioa duten produktuak erosi ahalko dituzte denda txikietan, 10 euroko deskontuarekin.
Bonoak azaroaren 15etik abenduaren 5era gastatu ahalko dira. Artxiboko argazkia: EFE
EAEko txikizkako merkataritza sustatzeko kanpaina ate joka dugu, alegia, Euskadi Bono Denda programaren bosgarren edizioa. Azaroaren 15ean abiatuko da eta abenduaren 5ean bukatu. Kontsumitzaileek 10 euroko deskontua izango dute 30 euroko erosketako. 16 urtetik gorakoek gehienez hiru bono erabili ahalko dituzte (orain arte, bost ziren).
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo Sailak gaur, asteazkenarekin, kaleratu du aurtengo deialdia. 3,5 milioi euro bideratuko dituzte, iaz baino % 30 gutxiago.
Ekimenean parte hartu nahi duten dendariek bihartik, urriaren 24tik, izango dute izena emateko aukera (bi aste izango dituzte horretarako). Iaz 5.000 establezimendu baino gehiagok hartu zuten parte, inoizko kopururik handiena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa