19:33

Ekonomia

Osasun garraioa

La Pau enpresak azaroaren 30a baino lehen utziko dio Araban eta Bizkaian anbulantzia zerbitzua emateari

EITB Media

Jaurlaritzak akordioa lortu du enpresak "irteera ordenatua" egiteko. Osasun-garraioa ez da etengo beste konpainia batek zerbitzua bere gain hartu arte.

0:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

La Pau konpainiak Araban eta Bizkain osasun garraio-zerbitzua emateari utziko dio azaroaren 30a baino lehen, atzemandako urraketen ondorioz.

Horren ildotik, Eusko Jaurlaritzak iragarri du akordioa lortu duela enpresarekin, aipatu epean "irteera ordenatua" egin dezan.

Dena dela, Osasun Sailak nabarmendu du anbulantzia zerbitzua "etenik gabe" ematen jarraituko dutela bitartean, beste enpresa batek zerbitzua bere gain hartu arte. Horretarako, larrialdiko kontratazio prozedura abiatuko dute.

Osasun Sailak bilera izan du gaur arratsaldean La Pauerekin, eta hartutakoa konponbide "egokiena" dela adierazi du, "batik bat, kontuan hartuta lehentasuna pazienteak eta langileak direla".

Lorea Bilbao Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeak atzo Eusko Legebiltzarrean adierazi zuenez, uztailaren amaieratik Kataluniako enpresaren egoerak okerrera egin du, eta nomina batzuk ordaintzeko arazoak ere izan ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena