06:00

Ekonomia

EITB DATA

EAEk eta Nafarroak industria espezializazioa berretsi dute Espainiako Estatuko ekonomian

M. D. | EITB Media

Bi erkidegoek ekarpen handiagoa egiten diote Espainiako BPG industrialari jarduera ekonomiko guztien aberastasunari baino.

  • Industriaren pisua.

    Industriaren pisua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Autonomia-erkidego bakoitzak Espainiako Estatuko ekonomia osoari egiten dizkion ekarpenen banaketak zera berresten du: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa industrialki espezializatuta daudela. Hau da, EAEk eta Nafarroak ekarpen handiagoa egiten dute industriatik sortutako aberastasunari gainerako jarduera ekonomiko guztiek baino.

Hego Euskal Herriak Espainiako barne produktu gordinaren (BPG) % 7 baino gehiago sortzen du, baina aberastasun industrialari bakarrik erreparatuta kopuru horrek % 12ra egiten du gora. Hau da, euskal industriak pisu handiagoa du Espainiako BPG industrialean euskal ekonomiak, oro har, Estatuko BPG osoan baino.

Espainiako ekonomiari erreparatzen badiogu, EAEren ekarpena % 5,9koa da, eta Nafarroarena, % 1,7koa.

BPG industrialari soilik erreparatzen badiogu, ordea, gainerako sektoreak alde batera utzita, EAEko industriak % 8,6ko pisua du, eta Nafarroakoak, % 3koa.

Industria-espezializazio erlatibo horrek soldata handiagoak dakartza Estatuko gainerako erkidegoetan baino (eta, epe luzera, pentsio handiagoak); nazioarteko presentzia handiagoa, esportazioengatik, eta I+Gko gastu handiagoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena