06:00

Ekonomia

EITB DATA

Industriak ekonomiaren eragilea izaten jarraitzen du: Hego Euskal Herriko BPGaren laurden bat sortzen du

M. D. | EITB Media

Erkidego bakoitzak urtean sortutako 100 euro bakoitzetik, industriatik datoz 24 EAEn eta 32 Nafarroan.

  • Industria, ekonomiaren motorra.

    Industria, ekonomiaren motorra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Industriak oraindik ere protagonismo handia du euskal ekonomian. Euskal Autonomia Erkidegoan, barne-produktu gordinaren (BPG) % 23,9 sortzen du, urtebetean sortzen den aberastasunaren laurdena ia-ia. Nafarroako Foru Erkidegoan % 32raino heltzen da.

Industriak funtsezkoa izaten jarraitzen du, baina BPGari egiten dion ekarpen erlatiboa duela hamarkada batzuk baino txikiagoa da. EAEn, sektorearen pisua ez da 2007 eta 2008ko mailara iristen, orduan % 28,7koa izan baitzen.

Garrantzi erlatibo hori EAEko lurralde bakoitzean jaitsi da: Araban, 2007-2008ko % 36tik gaur egungo % 29,1era (ia 7 puntu gutxiago), Bizkaian % 23,4tik % 20ra (3 puntu gutxiago) eta Gipuzkoan % 33tik % 27,5era (5 puntu gutxiago).

Industriak Nafarroako ekonomia globalean duen pisuaren azken urteetako bilakaera kontrako bidean joan da. 2007-2008an % 29,2ko pisua zuen, eta 3 puntu egin du gora.

Espainiako Estatuan, ratioa % 16,6koa da, nabarmen txikiagoa. Datu horrek erakusten duenez, Hego Euskal Herriko ekonomiak izaera industrial handiagoa du. Betiere bakoitzaren ekonomiari egiten dion ekarpenari erreparatuta, Nafarroak du industria pisu erlatibo handiena, Errioxa eta EAE atzean dituela.

Industriaren pisua.

Industriaren pisua.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena