21:31

Ekonomia

Azterketa bankuei

Erreakzioak bankuei eginiko azterketari

Erredakzioa

Ikusmin handi batekin, Ekonomia Ministerioak eta Espainiako Bankuak espainiar bankuei eginiko azterketen emaitzak kaleratu dituzte ostiral arratsaldean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazioarteko erakunde nagusiek, hala-nola Europar Batzordeak, Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) beren poztasuna erakutsi dute espainiar bankuei eginiko estrés azterketaren emaitzarengatik, horrek sektore horren inguruan dauden dudak argitzeko esperantza baitaukate.

Ikusmin handiarekin, Ekonomia Ministerioak eta Espainiako Bankuak espainiar bankuei eginiko azterketen emaitzak kaleratu dituzte ostiral arratsaldean.

Oliver Wyman enpresak egindako azterketa horren arabera, bankuek 53.745 milioi eurotako defizita daukate, baina zifra hori 59.300 milioira arte igotzen da martxan dauden bat-egite prozesuak eta kreditu-fiskalak kontutan hartzen badira.

NDF

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari orokorrak esan du birkapitalizazioak “banku-sistema sendoago bat” ekarriko duela, eta horrek kredituen fluxuaren eta enpleguaren hazkuntza ekarriko duela.

Prentsa ohar baten bitartez, Lagardek “kapital beharrak era egoki batean” betetzea eskatu du, eta banku ahulenen egoera modu eraginkorrean ekitea eskatu du.

Espainiako Bankua

Fernando Restoy Espainiako Bankuko gobernadore-ordeak sistemaren erreformak sektorea sendotu eta eraginkorrago bihurtuko duela esan du, “eta horrek Espainiaren ekonomia hobetuko du”.

“Kopuru hori Europako bazkideek jarritako 100.000 milioien azpitik dago”, gaineratu du Restoyk

AEB

Banku Espainolen Patronalak espero du Oliver Wyman enpresak egindako txostenak “erakunde finantzarioen gainean dauden zalantzak behin betiko ezabatzea”.

Eurogunea

Eurogunea oso baikor agertu da bankuen beharrak 60.000 milioitik behera kokatzeaz. Hori dela eta, uztailean utzitako 100.000 milioiko laguntza “nahikoa izango da”, gaineratu dute prentsa ohar baten bitartez.

UGT

Jose Miguel Villa UGTko Zerbitzuen Federazioko idazkari nagusiak baztertu egin du kreditua jariatzen hasiko denik.

Villaren ustez, “denon diruarekin bankuak birkapitalizatzeak” zorraren hazkundea eta defizita haztea eragingo du, eta horrek gizartearen aurkako neurriak artesa ekarriko du.

Nazioarteko erakunde nagusiek, hala-nola Europar Batzordeak, Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) beren poztasuna erakutsi dute espainiar bankuei eginiko estrés azterketaren emaitzarengatik, horrek sektore horren inguruan dauden dudak argitzeko esperantza baitaukate. Ikusmin handiarekin, Ekonomia Ministerioak eta Espainiako Bankuak espainiar bankuei eginiko azterketen emaitzak kaleratu dituzte ostiral arratsaldean.Oliver Wyman enpresak egindako azterketa horren arabera, bankuek 53.745 milioi eurotako defizita daukate, baina zifra hori 59.300 milioira arte igotzen da martxan dauden bat-egite prozesuak eta kreditu-fiskalak kontutan hartzen badira.NDFChristine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari orokorrak esan du birkapitalizazioak “banku-sistema sendoago bat” ekarriko duela, eta horrek kredituen fluxuaren eta enpleguaren hazkuntza ekarriko duela. Prentsa ohar baten bitartez, Lagardek “kapital beharrak era egoki batean” betetzea eskatu du, eta banku ahulenen egoera modu eraginkorrean ekitea eskatu du. Espainiako BankuaFernando Restoy Espainiako Bankuko gobernadore-ordeak sistemaren erreformak sektorea sendotu eta eraginkorrago bihurtuko duela esan du, “eta horrek Espainiaren ekonomia hobetuko du”. “Kopuru hori Europako bazkideek jarritako 100.000 milioien azpitik dago”, gaineratu du RestoykAEBBanku Espainolen Patronalak espero du Oliver Wyman enpresak egindako txostenak “erakunde finantzarioen gainean dauden zalantzak behin betiko ezabatzea”.EuroguneaEurogunea oso baikor agertu da bankuen beharrak 60.000 milioitik behera kokatzeaz. Hori dela eta, uztailean utzitako 100.000 milioiko laguntza “nahikoa izango da”, gaineratu dute prentsa ohar baten bitartez.UGTJose Miguel Villa UGTko Zerbitzuen Federazioko idazkari nagusiak baztertu egin du kreditua jariatzen hasiko denik. Villaren ustez, “denon diruarekin bankuak birkapitalizatzeak” zorraren hazkundea eta defizita haztea eragingo du, eta horrek gizartearen aurkako neurriak artesa ekarriko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena