Ekonomia
LAN ISTRIPUA
EITB MEDIA
Foruzaingoak jakitera eman duenez, telefono-poste batetik erori da, 11:30 inguruan. Tokian bertan zendu da. LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek protesta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, 11:00etan, Iruñeko Gaztelu plazan.
Behargina erori den tokia Olletan, Nafarroako Leotz udalerrian. Irudia: EITB
Netzero enpresako langile bat hil da, gaur goizean, 8 metroko altueratik erorita Olletan, Nafarroako Leotz udalerrian. Telefono-poste batean ari zen lanean.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, 11:30 aldera izan da ezbeharra, Lerga bidea izeneko pistan.
Nafarroako larrialdi zerbitzuetako osasun langileak bertaratu dira, anbulantzian eta helikopteroan, baina ezin izan dute gizonaren bizia salbatu. Tokian bertan hil da.
Ikerketa zabaldu du Foruzaingoak, gertatukoa argitzeko.
ELAk ohar batean salatu duenez, "Telefonica-Movistar enpresak, urtero milioika euroko irabaziak dituen arren, azpikontratazio kate amaigabeak erabiltzen ditu kostuak murriztu eta etekinak ahalik eta gehien handitzeko".
"Kasu honetan, Netzero eta Elecnor enpresak ziren kate horren parte. Azpikontratazio mota horretan prebentzioa ez da egiten, edo egiten bada, paperean gelditzen da", kritikatu du. "Hori erakunde publikoen pasibotasunaren aurrean gertatzen ari da, NOPLOI eta Lan ikuskaritza baliabide faltagatik ia kolapsoan daudenean", erantsi du.
Hori dela eta, ELAk, 2025eko aurrekontuak negoziatzen ari diren alderdi politikoei eskatu die Prebentzioko Lurralde ordezkariaren "figura ez-eraginkorra finantzatzeari uzteko, eta Nafarroako lantokietan ematen ari diren urraketak kontrolatzeko neurri zehatzak ahalbidetu ditzatela, lan-ikuskaritzaren plantilla hirukoiztea, esaterako".
Sindikatu abertzaleak zehaztu duenez, honez gero, 2024. urtean 44 pertsona hil dira haien lanpostuetan Hego Euskal Herrian, horietatik 16 Nafarroan.
Gaur Hego Euskal Herrian hil den bigarren langilea da. Loiun 47 urteko behargin bat zendu da, lantegi bateko teilatutik erorita.
LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, 11:00etan, Iruñeko Gaztelu plazan, bi istripu larrien aurka protesta egiteko.
¿¿ Aski da!
— LanOsasunaLAB (@LabOsasunaLAB) October 15, 2024
Patronalak amilarazten gaitu! - La patronal nos arroja al vacío!
Bi langile hil dira gaur altueratik erorita, bata Loiun (Bizkaia) eta bestea Leozen (Nafarroa)
2 trabajadores han muerto hoy por caída de altura, uno en Loiu (Bizkaia) y otro en Leoz (Nafarroa) pic.twitter.com/juOrIg0WWC
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa