Ekonomia
HEZKUNTZA
EITB Media
EAEko aurtengo Aurrekontuen Legea aldatzea onartu du Gobernu Kontseiluak, soldata horiek ordaintzeko ia 67 milioi euroko dotazioa gehitzeko.
Haurrak Bilboko ikastetxe baten atarian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak 2024ko EAEko Aurrekontuen Legea aldatzea onartu du, gaurko bileran, itunpeko ikastetxeetako langileen soldatak eskola publikokoekin modu progresiboan parekatzea ahalbidetzeko.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, helburua 2027rako EAEko itunpeko ikastetxeetako irakasleek eta eskola publikokoek pareko soldata izatea da. Gainera, atzerako eraginez 2023ko eta 2024ko aldea ordainduko zaie.
Lehen ordainketa horiei aurre egin ahal izateko, aurtengo aurrekontu proiektua aldatu du Eusko Jaurlaritzak, eta ia 67 milioi euroko dotazioa gehitu.
Soldatak parekatzeko prozesua Hezkuntzako Lege Organikoaren (2006) eta EAEko Hezkuntzaren Legearen (2023) baitan kokatzen da. Pedrosak adierazi duenez, parekatze prozesuak EAEko itunpeko ikastetxe guztien, gizarte ekimeneko ikastetxeen eta ikastolen ordezkarien adostasuna du, baita sindikatu nagusien ordezkariena ere.
Orain, lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute, prozedurak aurrera egin dezan.
Pedrosa sailburuak tramitazioa azkarra izatearen alde egin du, hots, zuzenketak aurkezteko aukerarik gabe eta bozketa bakarrarekin. Dena den, erabakia Eusko Legebiltzarrari dagokiola nabarmendu du.
Abenduaren 31 baino lehen Aurrekontuen Legea aldatuta izatea espero du Pedrosa sailburuak, ondoren Ogasun Sailak ordainketa horiek ahalbidetuko dituzten diru-funtsak aktibatu ditzan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa