Ekonomia
INDUSTRIA
Agencias | EITB Media
Aukera horrek Eusko Jaurlaritzaren babesa izango luke, eta enpresari bizkaitarrak Trilantic funts britainiarrak Talgon dituen akzioak erosiko lituzke. Hungariako Magyar Vagon taldeak Talgo erosteko ahaleginak porrot egin ostean, ezegonkortasuna da nagusi tren konpainian.
Jose Antonio Jainaga, Sidenorreko presidentea, artxiboko irudi batean. EITB Media
Eusko Jaurlaritza aspaldidanik ari da lanean Talgo enpresari bazkide industriala bilatzeko. Testuinguru horretan, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentea Trilantic funts britainiarrak tren konpainian dituen akzioak erostea aztertzen ari da, balizko operazio horren berri duten iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Aipaturiko agentziak kontsultatutako Jose Antonio Jainagaren iturriek ez dute balizko interes hori baieztatu ezta gezurtatu nahi izan. Iturriaren arabera, Sidenorreko presidenteak industria sektore barruan egin ahal dituen operazioak aztertu ohi ditu. Edozein kasutan, diskrezioa eskatu dute.
Hungariako Magyar Vagon taldeak Talgo erosteko ahaleginak porrot egin ostean, ezegonkortasuna da nagusi tren konpainian.
Talgok Ribabellosan (Araba) duen lantegian 700 langile inguruk lan egiten dute, behin-behineko langileak eta enpresa osagarriak kontuan hartu gabe. Espainiako Estatuan, 2.500 langile inguru ditu.
El Correo eta El Economista egunkariek aurreratutako informazioaren arabera, Jainagak Mirai Investments korporazioaren bitartez inbertituko luke Talgon eta aukera horrek Eusko Jaurlaritzaren babesa izango luke.
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak esana dute Talgorentzako bazkide industrialaren bila ari direla. Ildo horretan, Imanol Pradales lehendakariak duela gutxi adierazi zuen Talgori dagokiola bazkide industrial bat bilatzea, baina Eusko Jaurlaritzak bilaketa hori erraztu eta lagundu egingo ziola.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa