15:05

Ekonomia

EAE-ko aireportuak

Bidaiari kopuruak gora egin zuen Bilboko Aireportuan eta behera Donostian eta Gasteizen, irailean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bizkaiko aerodromoak inoizko irailik onena itxi du, bidaiariei dagokienez; Donostian, berriz, % 2,4 jaitsi zen bidaiarien kopurua irailean, eta Gasteizen % 18,1, 2023ko datuekin alderatuta.

  • Pasajeros facturando en el Aeropuerto de Bilbao

    Pasajeros facturando en el Aeropuerto de Bilbao. Foto: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aenak, asterartean, Euskal Herriko aireportuetako operazioek irailean eta 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan izandako bilakaeraren berri eman du.

Datu horiei erreparatuz, Bilboko Aireportuak 663.116 bidaiarirekin itxi du hilabetea, hau da, % 5,1eko hazkundea izan du iazko hilabete berarekin alderatuta, eta Bizkaiko azpiegituran inoizko irailik onena izan da.

Bidaien sailkapenari dagokionez, etxeko bidaiari komertzialen kopurua % 3,7 igo da, 363.786 bidaiari izan baitira. Nazioarteko bidaiariak % 7,2 igo dira, eta 298.561 bidaiari izatera iritsi da.

Aire-operazioek, berriz, behera egin dute: 5.095 lurreratze- eta aireratze-mugimendu izan dira, 2023ko irailean baino % 0,4 gutxiago.

Aurtengo urtarriletik irailera bitartean, Bilboko aireportuak 39.862 mugimendu izan ditu, iazko epe berean baino % 2,3 gehiago.

Bidaiariei dagokienez, aireportuak 5.177.706 bidaiari erregistratu ditu aurten, 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan baino % 7,8 gehiago.

Jaitsiera Donostian

Donostiako Aireportuak 47.120 bidaiari izan zituen irailean, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,4 gutxiago.

Lurreratze- eta aireratze-operazioen kopurua 584ra iritsi zen irailean, duela urtebete baino % 6,4 gutxiago.

Urtarriletik irailera, 4.650 mugimendu egin ziren, iazko epe berean baino % 3 gutxiago.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetako bidaiarien trafikoak positibo izaten jarraitzen du. 367.086 bidaiari izan dira, 2023an irailaren 31ra arte batutakoak baino % 0,3 gehiago.

Beherakada Gasteizen

Guztira, 202.354 pertsonak erabili dute Gasteizko Aireportua urtarriletik irailera bitartean, hau da, 2024ko lehen bederatzi hilabeteekin alderatuta, % 18,7ko jaitsiera izan da.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, Forondak 561 tona merkantzia mugitu zituen karga-instalazioetan, 2023ko epe berean baino % 1,9 gutxiago.

Guztira, 10.669 lurreratze- eta aireratze-mugimendu izan ziren urtarriletik, hau da, kopuruak % 2,8 egin du behera, iazko aldi beraren aldean.

Irailean, berriz, 25.264 bidaiarik erabili zuten Arabako Aireportua, 2023ko hilabete berean baino % 18,1 gutxiagok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena